Nortzuk gara

Ama eta alaba, Mila eta Leire, bi generazio harien bueltan dantzan. Betidanik hari artean gabiltzan bi emakume gara, josten, kakorratza egiten edota makramea lagun dugula. Lasai eta geldi egotea askotan ez da bideragarria guretzat, eta eskuei lana eman behar izaten diegu nolabait entretenituta jarraitzeko.

Halaxe betetzen ditu etxeko armairuak jertse, tokilla eta bufandez Milak. Puntu eta kakorratz lanen zaleak zaretenok agian ulertuko duzuen bezela, Milak beti izan behar du proiektu bat esku artean, alabarentzako bufanda bat, semearentzako jertse bat. Eta halaxe pasatzen ditu orduak, hari eta orratzekin jolasean.

Leirek berriz, betidanik izan du gustukoa harien bueltan ibiltzea, baina orratz handiekin trabatu eta beste hari-jolas batzuk ditu gogokoago. Korapilo artean galtzen da eta makramea da berak gustoko duen teknika, bai hari finekin egindakoa eta baita hari potoloagoekin egindakoa. Halaxe, ehundaka korapilo egiten ditu egun osoan zehar.

Hari batetik lotuta egon ginen behin eta agian hari horrek eraman gaitu proiektu hau elkarrekin sortzera.

WhatsApp Image 2020-06-23 at 12.10.24