Gure filosofia

WhatsApp Image 2020-06-23 at 12.13.00(1)

Hari lanek beti pazientzia asko eskatzen duten lanak dira. Hari bat korapilatu dela, beste bat laburregi moztua dagoela… Apurka ikasi eta eraikitzen den prozesua da, eta beti astiro eta mimoz egin beharrekoa. Horrela egiten ditugu gure lanak, modu lasai batean, bakoitzari behar den denbora eskainiz. Ehule ez da jantzi edo arropa arrunta sortzen duten enpresen estilokoa, guk ez dugu fabrikan ekoizten, ez ditugu makinak korapiloak egiten jartzen. Ehule etxetik sortutako proiektua da, etxean ehundutakoa, eta eskala txiki eta mantsokoa.

Gure lan bat eskuratzeko askotan pazientzia izan behar da, enkargupean sortzen dugunez, eskatu eta denbora behar izaten dugu zuk nahi duzun hori eraikitzeko, sortzeko eta forma emateko. Ez gaude ohituta gauza bat erosi eta etxean jasotzeko denbora luzea itxaron behar izatera, gizartea korrika doa, eta gu ere olatu berean sartzen gara askotan. Baina Ehulen ordea, mantso goaz, lasai, eta horixe islatu nahi dugu gure lan bakoitzean. Hau berezia da, gugandik zuganako lotura zuzena delako, eta jasoko duzun hori zuretzat, espreski zuretzat, sortua izango delako. Beraz gure lan bat eskuratu nahi baduzu gure filosofia horrekin bat egin beharko duzu, eta mantso joan izanak bere balioa duela ikusiko duzu.