Jasangarritasuna

Erabiltzen ditugun materialak naturalak izatea garrantzitsua da guretzat. Ez da guztiz garatzea lortu dugun puntu bat, eta oraindik sintetikoak diren batzuk ere baditugu saskian, baina apurka apurka alboratzen goaz, eta gero eta hurbilago sentitzen gara Ehule bere osotasunean material jasankor eta naturalez betetzetik.

Ez da erraza %100 jasangarri izatea, baina garrantzitsua da ahalegina egitea. Askotan egun batetik bestera bizi osoan izan ditugun ohitura txar horiek alboratu behar ditugula sentitzen dugu. Baina hau ez da ziztu bizian egin beharreko pausua, oso zail eta neketsua bihurtzen delako, eta askotan amore ematen dugulako. Jasangarritasunera eman beharreko aldaketa pausuz pausukoa da, ahalegin bat beste baten atzetik lotzekoa, eta apurka apurka osotasun horretara bideratzekoa. Horrela goaz Ehulen. Apurka artifizialak diren materialak alboratzen goaz, eta ohartzen gara gainera naturalen kalitateaz, balioaz, eta hasieran kostatako pausua beharrezko pausua bihurtzen da.

Ehulen beraz, jasangarritasunaren aldeko apustua egiten dugu. Erabiltzen ditugun material asko guztiz biodegradagarriak dira, zuen eskarietan bidaltzen ditugun bilgarriak minimoak izaten dira, beti ere plastikorik erabili gabe, eta apaingarritzat guk geuk ekoitzitako lore lehorrak jartzen ditugu. Apurka apurka lortuko dugu, eta material guztiz naturalez inguratuko gara!

WhatsApp Image 2020-06-23 at 12.53.48