Eskariak

Zergatik egiten dugu lan eskaripean?

Gure lanak eskaripean sortzen ditugu hainbat arrazoirengatik.

  • Guretzat erosoagoa delako. Stocka sortu eta agian salduko ez ditugun piezetan denbora inbertitu beharrean, eskari bat dagoen bakoitzean horixe sortzen dugu. Gustuko dugu baita stocka sortu eta azoketara joatea, baina gure lan erritmoak hori bigarren maila batera pasatzera behartu gaitu.

  • Jasangarriagoa delako. Eskaripean eginda, sortutako lana norbaitentzat izango dela ziurtatzen dugu eta horrela, ez dela lan hori erabili gabe alboratuko.

  • Zuen gustoko modeloak sortzeko aukera duzuelako. Gustuak anitzak dira, batzuk nahiago ditugu kolore batzuk eta beste batzuk besteak, eta behin baino gehiagotan pasatzen zaigu lan bat gustokoa izan, baina beste kolore batean nahiago izatea. Lan batzuetan aukera hori eskeintzea ezinezkoa da, baina gure kasuan, eskaripean eginda, gure kolore eta material bildumatxoaren barnean aukeratzea posible da, horrela norberaren gustokoena den modeloa sortzeko aukera emanez.

WhatsApp Image 2020-06-23 at 13.00.13
WhatsApp Image 2020-06-23 at 13.00.13(1)

Nola funtzionatzen dute eskariek?

Eskari bat egin, guk sortu eta zure etxera bidali. Hori da Ehuleren ekoizpen bidea. Baina bide hori luzeagoa edo laburragoa izan daiteke dugu lan kargaren arabera. Eskaripean lan egiteak bere alde onak dituela aipatu dugu, baina txarrak ere baditu, eskari bat egiten den momentuan lan asko badugu, denbora gehiago itxaron behar izaten da kate horretan.

Horregatik, denbora tarte hori luzeegia ez izateko, eskari zerrendak ixten ditugu behin lan karga handi batera iristen bagara. Denbora baterako lan aurreikuspenak egiten ditugu, eta horiek betetzen direnean eskariak egiteko aukera ixten dugu, lan guzti hori aurrera eraman ahal izateko. Baina zergatik itxi? Eskariak ez pilatzeko, guk gehiegizko lan orduak ez egiteko, zuek gehiegi itxaron behar ez izateko eta lanak txukun eta ordenatuta eraman ahal izateko.

Nola egin eskari bat?

Eskarien egoera: *Eskari berrien zerrenda itxita daukagu. Lan eta lan gabiltza zuen eskari guztiak bideratzen, laster irekiko dugu berriz aukera*

Bidaliguzu mezu bat ze lan nahi duzun esanez eta guk aukeran dauden kolore eta material sorta erakutsiko dizugu zure gustokoena aukera dezazun. Behin aukeratuta, gutxi gora behera egiteko beharko dugun denbora esango dizugu, eta behin lana eginda, etxera bidaliko dizugu.

WhatsApp Image 2020-06-23 at 13.00.14